Proiektua: Bizkaiairratia.com. Bezeroa: Bizkaia Irratia. Web honek Bizkaia Irratia on-line entzutea ahalbidetzen du. Honez gainera, podcastak, albisteak, laguntzaileen blog ezberdinak, argazki galeriak, bideoak, zorion agurrak kudea daitezke, hori guztia kudeaketa panel erraz batetik. Webgune hau ere automatikoki sinkronizatuta dago sare sozial ezberdinekin.
Fitxategi hori edozein txatera bidali eta hiru bolatxoen botoian klik eginda, hizkuntza ezartzeko aukera agertuko da.
Itzulpena instalatzen
Deskargatutako fitxategia norbaiti bidali.
3 bolatxoetan klik egin
"Apply localization file" -en sakatu eta Telegram euskaraz agertuko da
Telegram 1.4.6(2014-03-25)
Bitarlan enpresan, Gauekoekin batera Telegram aplikazioa euskaratu dugu Android sistemetarako (IOS mugikorrentzat ez). Telegram mezularitza aplikazioa da WhatsApp-en modukoa baina kasu honetan software librea, doakoa eta segurua da.
Hemendik deskargatu daiteke bertsioa euskaraz bertsio ofizialean argitaratu arte:
Instalatzeko:
Dagoeneko Telegram aplikazio ofiziala instalatuta baduzu desinstalatu.
Aplikazio hau Google Playtik ez denez instalatzen Android ezarpenetara joan eta Segurtasuna atalean: Baimendu iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea gaitu.
Deskargatu aplikazioa hemen dagoen loturatik.
Android telefonoaren Pakete instalatzailearekin irekiko da.
Behar diren baimenak onartu eta Instalatu botoiari sakatu.
Hori eginda, baduzu Telegram euskaraz!!
Gainera hemen dagoen Telegram bertsioa euskaraz besterik ez dago, beraz, nahiz eta zure Android sistema beste hizkuntza batean eduki, euskaraz ikusiko duzu Telegram.
Oharrak:
- Momentuz mezuetan agertzen diren datak sistematik hartzen dira, beraz, Android sistemaren hizkuntzan agertuko dira.
- Ez dakigu noiz aterako duten bertsio ofiziala euskaraz, garatzaileek esan digute momentuz ez dutela data zehatzik aurreikusten, beraz, bertsio ofiziala deskargatuz gero ez da euskaraz egongo oraingoz. Hala ere, bertsio ofiziala euskaraz ateratakoan, soilik ikusiko da Telegram euskaraz, Android sistemaren hizkuntza euskara izanez gero.
- Saiatuko gara eguneraketa prozesua hobetzen, Google Play biltegira igotzeko asmoa dugu baina aztertzen ari gara.