Telefono mugikorrak komunikatzeko tresna hutsa baino ia ordenagailu eramangarri bihurtu dira. Are gehiago, egungo sakelako telefonoek (smartphoneak), internet konexioa, edukitzeaz gain, askoz aplikazio gehiago dituzte eta geolokalizazioa, orientazioa eta bestelako sentsore batzuk ere eskaintzen dituzte, sentsore hauek ordenagailu arrunt baten bitartez ezagutu ezin daitezkeen informazioak eta aukerak eskaintzen dituzte. Horretaz gain, telefono funtzionalitateekin ere bateragarriak izan daitezke telefonorako aplikazioak. Gainera, pertsona gehienek soinean eramaten dute une oro telefonoa eta beraz edozein momentutan erabilgarri dagoen tresna da.
Arrazoi horiengatik eta beste batzuengatik, oso interesgarria da arlo hau entitate baten ikuspuntu teknologikotik, telefono mugikorren arloa etengabe garatzen ari da eta etorkizunean aukera izugarriak emango ditu.
Horregatik, Bitarlanen telefono mugikorretarako aplikazioak garatzen ditugu, Android, iOS zein telefono beste plataforma batzuetarako.