Bitarlan - Informatika eta web zerbitzuak

Aurkezpena

Bitarlan, informatika zerbitzu osoak eskaintzen dituen enpresa da, gizarte, bezeroarekiko eta konpromiso teknologiko sendoekin. Euskara da gure konpromiso horietariko bat, euskaraz lan egiten dugu eta euskara teknologia eta informatika arloetan hedatzea dugu xede. Bestalde, bai gure lan egiteko eran, bai komunitatean software librearekiko konpromisoa ere azpimarratu nahiko genuke. Era berean, Irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta ezinduekiko konpromisoa gure funtsezko konpromisoetariko bat da, teknologia irisgarria lortzeko eta zailtasunak zailtasun, mugak gainditu.

Bezeroarekiko konpromisoa dugu, zeren eta lehendabizi bezeroak gurekiko konpromisoa eta konfiantza erakutsi baitigu. Konpromiso horretan Bitarlan -ek, etengabe ikertzen eta ikasten dihardu, honela, bezeroari ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko.

Gure zerbitzuei dagokienez, informatika irtenbide osoak eskaintzen ditu:  Web gune eta aplikazioen garapena, sakelako telefonoetarako garapenak, ikastaroak eta diseinu zerbitzuak. Bestetik, satelite bidezko interneta eta VoIP telefonoa ere eskaintzen dugu nekazal guneetarako eta isolatuta dauden eraikinetarako. Izan ere, Satelite bidezko Interneta oso aukera ona da banda zabala eta abiadura handiko Internet konexio bat lortu ahal izateko gune hauetan.

Eskarmentu handiko enpresa da Bitarlan, 2005ean sortu zen.

  • Araba Euskaraz 2013 webgunea

    arabaeuskaraz 2013

    Proiektua: Araba Euskaraz 2013 webgunea - Bezeroa: Araba Euskaraz (Ikastolen Elkartea)

    http://www.arabaeuskaraz.net

    Gehiago

  • Akulari

    AKUILARI, DUINTASUNA IGOTZEKO TRESNA BERRIA

    Euskaraz bizitzeko aukera egin duten pertsonei zuzendutako tresna. Edonon euskaraz jarduteko arazoak aurkitzen dituztenean, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi, oztopoei aurre egin eta egoera hobetzeko bidea eskaini nahi du. Euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihur dadin, zailtasunen gainetik duintasunez elkarrekin aurrera egiteko.

    Gehiago

[Bai Euskarari] [Esle]
H: Madariaga auzoa 22B, 48498 Arakaldo (Bizkaia)  |  T: +34 946 450 034  |  E: bitarlan@bitarlan.net
Bitarlan 2024.