Bitarlan - Informatika eta web zerbitzuak

Web gune-en garapena

Bitarlanen webgune-en diseinua eta garapena egiten ditugu.

  • Webgune-en garapena eta diseinua.
  • Bilatzaileetan alta eta kokatzea.
  • Erabilerraztasuna, Irisgarritasuna eta estandarrak betetzea dira gure oinarriak.

Egun ezinbestekoa da Interneten egotea edozein enpresa, saltoki, erakunde edo elkartearentzat. Webgunea, produktu edo zerbitzuen "erakusleiho" ezinhobea da, mundu zabalera eta une oro irekita, azkarra, malgua eta bizia, muga fisikorik gabekoa.

Webgintzan, irisgarritasuna eta estandarrak betetzea lan filosofia dugu. Horren menpe dagoelako bilatzaileetan leku onean egotea eta egungo nabigatzaile gehienetan webgunea ikustea, testu nabigatzileetan edo gailu mugikorretan barne. Gainera, horrela lortzen da zailtasunak zailtasun, ezinduak, itsuak, edo arazoren bat duten lagunak ahalik eta ondoen eta erosoen webgunearen edukietara iristea.

  • B2B aplikazioak: enpresen arteko harremanak eta eragiketak kudeatzeko.
  • B2C aplikazioak eta denda birtualak: enpresa eta bezeroaren arteko harremanak eta eragiketak kudeatzeko.
  • Edikien kudeaketa: zeuk erabakitzeko, kudeatzeko eta aldatzeko web gunearen edukiak beharren arabera.
  • Beste web aplikazio eta modulo batzuk: foroak, agendak, berriak, argitalpenak, dokumentuak, wikiak, etab,.
  • Kudeaketa aplikazio bat ere inplementatu daiteke webgunean eta bertan egiten diren eragiketa guztiek islada izan ahal dute alde pribatuan fakturak, gastuak, salmentak, erreserbak edo biltegien kontrola kudeatzeko, adibidez.

Gure filosofiarekin bat etortzen, software libreaz baliatzen saiatuko gara eta guk garatutakoa software librea izango da.

[Bai Euskarari] [Esle]
H: Madariaga auzoa 22B, 48498 Arakaldo (Bizkaia)  |  T: +34 946 450 034  |  E: bitarlan@bitarlan.net
Bitarlan 2024.