Bitarlan - Informatika eta web zerbitzuak

Bloga

Puntueus Euskararen herriak badu bere txokoa Interneten

2013·eko Ekainaren 26(e)an | Bitarlan

puntueusEuskararen herriak badu bere txokoa Interneten, azkenik, ICANN nazioarteko erakundeak .eus domeinua onartu egin du. Hor atzean badago jende askoren itzelezko lana, zazpi urte luze igaro dira proiektuaren hastapenetatik eta Puntueus Elkartea sortu zenetik. Proiektuak oso babes zabala eta anitza lortu zuen hasieratik, hemen agertzen da entitate babesleen zerrenda: http://www.puntueus.org/eu/puntueus-elkartea/ eta atxikimendu pilo bat: http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak/. Iratxe Esnaolak oso ondo adierazi zuen bezala, zentzu horretan esperientzia eredugarria izan da eta erakusten du proiektu handiak horrela lortu behar direla, elkarlanean.

Zorionak benetan!!

Bitarlanetik ere joan ginen ekainaren 21ean Bilbora lorpen hau ospatzera. Hemen egun horretan suertatu ziren irudi eta iruzkin batzuk:

Bitarlan-ek Enpresarean azokan parte hartuko du urriaren 2an Kursaalen

2012·eko Irailaren 27(e)an | Bitarlan

Enpresarean azoka urriaren 2an Kursaalen Bitarlan-ek urriaren 2an Kursaalen egingo den Enpresarean azokan parte hartuko du. Bertan izango gara stand batekin eta antolatuko diren ekitaldi ezberdinetan. Hona hemen egitaraua.

Bitarlan-ek http://www.enpresarean.org webgunea garatu du non azokoa fisiko honi buruzko informazioaz gain, azoka birtual edo on-line bat ere badago.

Bitarlan-ek egitasmo honetan inplikatuta dago sorreratik eta hasieratik lagundu dugu azoka honetan eta ekintza ezberdinetan.

En Bitarlan hemos desarrollado la web de Herri Urrats 2012 como nuestra pequeña colaboración al proyecto

2012·eko Irailaren 26(e)an | Bitarlan

Como en la edición anterior, en Bitarlan hemos desarrollado la web de Herri Urrats 2012 (http://www.herriurrats.com) como nuestra pequeña ayuda al proyecto de Herri Urrats y a las ikastolas.

 

 

 
  • Club Marco Polo-ren webgunea

    Clubmarcopolo.es

    Proiektua: Clubmarcopolo.es - Bezeroa: Club Marco Polo

    http://www.clubmarcopolo.es

    Gehiago

  • Telegram euskaraz

    Telegram bertsio ofiziala euskaratu (2016-01-11)

    Telegram bertsio ofiziala deskargatu Telegram

    Hurrengo fitxategia deskargatu: Itzulpena

    Fitxategi hori edozein txatera bidali eta hiru bolatxoen botoian klik eginda, hizkuntza ezartzeko aukera agertuko da.

    Itzulpena instalatzen

    Deskargatutako fitxategia norbaiti bidali.

    3 bolatxoetan klik egin

     "Apply localization file" -en sakatu eta Telegram euskaraz agertuko da

     

    Telegram 1.4.6 (2014-03-25)

    Bitarlan enpresan, Gauekoekin batera Telegram aplikazioa euskaratu dugu Android sistemetarako (IOS mugikorrentzat ez). Telegram mezularitza aplikazioa da WhatsApp-en modukoa baina kasu honetan software librea, doakoa eta segurua da.

    Hemendik deskargatu daiteke bertsioa euskaraz bertsio ofizialean argitaratu arte:

    Telegram

    Instalatzeko:

    • Dagoeneko Telegram aplikazio ofiziala instalatuta baduzu desinstalatu.
    • Aplikazio hau Google Playtik ez denez instalatzen Android ezarpenetara joan eta Segurtasuna atalean: Baimendu iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea gaitu.
    • Deskargatu aplikazioa hemen dagoen loturatik.
    • Android telefonoaren Pakete instalatzailearekin irekiko da.
    • Behar diren baimenak onartu eta Instalatu botoiari sakatu.

    Hori eginda, baduzu Telegram euskaraz!!

    Gainera hemen dagoen Telegram bertsioa euskaraz besterik ez dago, beraz, nahiz eta zure Android sistema beste hizkuntza batean eduki, euskaraz ikusiko duzu Telegram.

    Oharrak:

    - Momentuz mezuetan agertzen diren datak sistematik hartzen dira, beraz, Android sistemaren hizkuntzan agertuko dira.

    - Ez dakigu noiz aterako duten bertsio ofiziala euskaraz, garatzaileek esan digute momentuz ez dutela data zehatzik aurreikusten, beraz, bertsio ofiziala deskargatuz gero ez da euskaraz egongo oraingoz. Hala ere, bertsio ofiziala euskaraz ateratakoan, soilik ikusiko da Telegram euskaraz, Android sistemaren hizkuntza euskara izanez gero.

    - Saiatuko gara eguneraketa prozesua hobetzen, Google Play biltegira igotzeko asmoa dugu baina aztertzen ari gara.

     

    Aurreko bertsioak:

    Telegram 1.3.21

    Telegram 1.3.7

    Itzulpenari buruzko iradokizunak bidaltzeko laguntza@bitarlan.net epostara mezua bidali.

    Gehiago

[Bai Euskarari] [Esle]
H: Madariaga auzoa 22B, 48498 Arakaldo (Bizkaia)  |  T: +34 946 450 034  |  E: bitarlan@bitarlan.net
Bitarlan 2024.